Skip to content
octubre 16, 2008 / Iñaki Landa

Gerra Hotzaren garaiko zinea jorratuko dute Bilbon itzulpengintza kulturala dela medio

Proiektua gaur eguerdian aurkeztu dute Bilbon. Bertan, Oier Etxeberria eta Miren Jaioa programaren arduradunak, Luis Egiraun Zinebiko programatzailea eta Maite Bartolome Bilboko Udaleko kultura programatzailea izan dira.

Hala, etzi, La última cena (Tomás Gutierrez Alea, 1976) filma eskainiko dute. Pelikulak gizarte kolonialaren hipokresia erakusten du. Film hau urriaren 20an errepikatuko dute, eta Santiago Alba Rico izango da bere itzultzailea. Alba Ricok Gastronomía Cultural: la parábola del amo y el esclavo hitzaldia emango du. Alba Rico filosofoa da eta arabiar mundua ondo ezagutzen du. Berari egokituko zaio itzulpengintza ariketa baten bidez, hitzaldi baten bitartez hain zuzen, filmaren gaia gaurkotzen.
Izan ere, horretan datza proiektuak: Oier Etxeberriaren hitzetan, “film bat hartu eta gonbidatu bati eman hark itzul dezan”. Horrela, iraganeko itzulpenak sortuko dituzte orainetik abiatuz.
“Berlingo harresia bota zenetik, ideario modernoa galdu da. Itzulpengintza kulturalak ideario modernoa berreskuratzea ahalbidetzen du, balio unibertsalak egotea”, gaineratu du Jaiok.

Horrela, proiektua hiru ardatzetan artikulatu dute: 60ko hamarkadako Zine Hedatua (zinearen eremua gainditu nahi zuen korrontea), Zine Politikoa ( “politikoa ez eduki gisa, egiteko modu bat bezala baizik”, Etxeberria), eta aipatu Itzulpengintza Kulturalaren ideia.

Egitarauari dagokionez, hiru hitzordu nabarmenduko ditugu: urriaren 25ean, larunbat arratsaldean, Hiroshima mon amour (Alain Resnair, 1959) filmaren ostean Felix Linares kazetari ezagunak Cantando bajo la historia izeneko hitzaldia emango du. Bertan, musikaz lagundutako hitzaldia edo iruzkinez osatutako entzunaldia eskainiko du, Artelekuko Audiolab egitasmoko kideek lagunduta. Gero, Gora Japon rock bikoteak eta Atom Rhumbako Rober! kideak lankidetzan kontzertu zinematografikoa eskainiko dute.

Urriaren 27an, Al-Makhudu’un (Tawif Saleh, 1972) filma proiektatuko dute 17:00etan. Zuzendari egiptoarrak zuzenduriko filma, Siriara erbesteratu zen garaian, hiru palestinarrek kamioi-zisterna batean heriotzara egiten dute bidaia kontatzen du. Miren Jaioren hitzetan, film hau Siriako gobernuak zentsuratu zuen eta ahalegin handia egin dute gurean izateko. “Zuzendariaren kopia lortu dugu”, nabarmendu du. Filmaren harira, Palestinako diasporako Rasha Salti eta Fareed Armalyk hitzaldi bana eskainiko dute.

Azkenik, biharamunean, hilak 28, Die bleierne Zeit (Margarethe von Trotta, 1981) filma eskainiko dute 17:30ean. 1968 urtean bi ahizpen istorioa kontatzen du, bata kazetari konprometitua da eta bestea erakunde terrorista bateko kide. Film horren itzulpen gaurkotua Charity Scribner-ek egingo du, Armada Gorriaren Frakzioa eta kultura postmilitantea Alemanian eta harantzago izeneko hitzaldiaren bitartez.

Zinebiren 50. urteurrena ospatzeko burutu duten programa jaialdiaren web gunean jasotzen da.

Nontzeberritik aterata

Luther Blisset

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: